Elorsoro kiroldegiak instalazio ugari
ditu bere hiru solairuetan banatuak:
Lehen solairuan sarrera orokorra eta kafetegia aurkitzen
dira.
Behin barrura sartutakoan, ezkerreko aldageletatik igerileku
eremura joan gaitezke eta aurrerago jarraituz, eremu termoludikora.
Lehorrekoak
bezala ezagutzen diren eremuetara joan nahi izanez gero,
eskuineko aldagelak erabiliko
ditugu eta instalazio
hauek aurki ditzakegu:
Beheko
solairuan bi tatami, spinning eta gimnasia gelak eta
fisioterapia-osteopatia zentrua.
Goiko
solairuan pista anizduna eta honen paretetako batean
rokodromoa, giharketa nahiz kardio gela, frontoi
txikia
eta aerobik gela.
Eta kanpoaldean tenis pista.
Haurrek ere badute aisialdirako tokia kanpoaldean
dagoen haur parkean. |